MAMA KITENGE african inspiratutako moda marka bat da. Marka ausarta, dibertigarria, basatia, sofistikatua... 

gazte eta bidaiari espiritua duen jendearentzat.

Exotikoa, multikulturala, artea eta artisautza maite duenentzat jaio zena, estilo propioa eta bereizteko beldurrik ez dutenei zuzendua.

 

Mama Kitenge, batik bat, fusioaren inguruko pasioa da, kulturen eta estiloen arteko fusioa:

Basatia dena sofistikazioarekin fusionatzen da, betiere WAX ehunen inguruan.

 

Moda eta osagarri lerro bat eskeintzen du kopuru mugatuan ekoiztutakoak.

Erropa moldakorra, mozketa funtzional eta erosoarekin, beraien benetako ekarpena gure jantzitegiari ematen dioten koloreak direlarik.

Ekoizpena guztiz artisaua da, berezko diseinuak dira eta produkzioa bertokoa.

 

SLOW FASHION filosofiarekin, Mama kitengerentzat kontsumo arduratsua bultzatzea garrantzitsua da,

betiere bertoko lana eta artisau produkzioaz apostu eginez.

 

 

 


 

  

BEE DIFERENT

BEE SLOW & ETHICAL 

BEE MAMA KITENGE

 

 

No es posible ver el contenido de Powr.io debido a tu configuración de cookies actual. Haz clic en la Política de cookies (funcional y marketing) para aceptar la Política de cookies de Powr.io y poder ver el contenido. Puedes encontrar más información al respecto en la Política de privacidad de Powr.io.

 

NOR DA MAMA KITENGE?

 

Kilimanjaro mendiaren magalean, Tanzaniarrak izan ziren MAMA KITENGE izena jarri ziotenak Iboneri.. Bertako kulturan murgildurik zegoela egunero ohial batekin bueltatzen zan etxera.  Ohial hoiek KITENGEAK deitzen diranez ezizen horrekin geratu egin zan.  Horrelaxe Ibonek sortu  zuen erropa marka zoragarri hau, MAMA KITENGE.
360ºko bira izugarri hau baino lehen... Barañainen bizi den Bilbotar peto peto honen bizitzan hainbat gauza eman dira;

Betiere, Arte Grafikoetan interes handia izanik, Diseinu Grafiko eta produkzio editorialean formakuntza jaso zuen. Horrez gain,  Diseñu Grafiko eta Multimedia master bat egin zuen eta  Web orrien diseñuan ere haritua da.
Imprenta desberdinetan lan egin eta gero, errotulazio zein diseñu desberdinetako empresekin lan egin du. 
Azkenik, Freekance bezala hasi zen 2013 urtearen amaieran.

Bere izaera sortzaile, ekintzaile eta etengabeari esker Ibonek bere lana guztiz aldatu zuen. Tanzaniako bidaia inspirazio giza,  Patronaje eta konfekzinoa egitera bultzatu zuen. Azken hau eta bere aurre-ezagupen guztiak fusionatuz MAMA KITENGE sortzen delarik. Bere proiektu profesionalik handiena momenturarte.

Gaur egun Ibonek, MAMA KITENGE arropa markaz gain, IDEIATU diseinu grafiko proiektuan eta bere amatasun berrian murgilduta dago.